XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
NERE BORDATXOTIK Emen nazute berriroDanen gogozko lanak egiten ezta errez, eta nik egin nezaken pixka bati baño geiagori atsegin ez izatea ezta batere arritzeko.
Intxaurrari udare eske aritzea bidegaberi aundia litzake.
Alaberean neri filosofi ta beste goi jakintzetan murgiltzeko eskatzea.
Betoz ordu onean
Ni ta nere moduko ezjakin ergelak bide bazterreko sasi ta larrak bezelatse gera.
Zorritxarrez,
Antzemango zenduten loreak goimallako jakintsuak dirala, ta sasitegia osatzen degunok erria gerala.
Ta erri ori osatzen degunotan azkenetako bat nazute ni.
Nezaken pixka asmo onez eta borondatez egiten dedana, baña tellaturaño igotzeko almenik ez, eta lenengo edo bigarren bizitzan
Nere irakurletan ere millaka izan olakoak, eta aiekin ditudan artuemanak nolanai ezin baztertu tellatuzale batzuren gogoa bete ezarren.
Nere iritzi ariñak ezertarako balio al baleza, auxe esango nuke: euskal sallean danentzat dagola zeregiña: bai beko bodegakoentzat, bai erdi bizitzakoentzat, eta tellatu gallurrekoentzat.
Betoz bai, ordu onean, diot bigarren aldiz,
Baña
Beste errebixta asko daude bazterretan gai bereziak billa nai dituztenentzat.
Neronek ere bai bat edo beste.
Aietan arkitzen eztan beste zerbait arkitzen da
Erriaren arnaskera.
Ori galdu al baleza, errukarri litzake.
Loiola, Arrate ta Segura'ko radioak zergatik entzuten dira atsegiñez?
Madrid eta Barzelona'ko radioetan baño izlari, lokutore obeak daudelako?
Aiek baño gai sakonagoak erabiltzen dituztelako?
Erdera apañagoa ta dotoreagoa darabiltelako?
Ez.
Madrid eta Barzelona'ko emisoretan arkitzen eztegun
An izlari obeak, an erreztasun geiago, an programa bikañagoak, baiña gu ez asetzen emengoak bezela.
Emen ba-degu an palta dan zertxobait.
Zuk, irakurle maite, abegi onez artu nazu oraiñarte.
Aurrera alaxe naiko nuke.
Arantzazu'ko Ama laztana bitarteko degula, nik, nere ezerezean al dedana idazteko, ta zuk irakurtzeko, era izan dezagula.